Sare sozial bat?
Bai; gaur egungo terminologiak erabiliz, esan daiteke Victoria Eugenia Antzokia Gipuzkoako sare sozial aktiboenetako bat izan dela. Bere ehun urteetan, eztabaida-foro gisa funtzionatu du; mundua aurkitzeko leiho, topagune, ikastegi eta gauza gehiago gisa.
Donostiako antzoki handian esan genion agur Txirrita bertsolariari, han txalotu genituen Gigli, Montserrat Caballé edo Pavarottiren ahotsak. Espainiako antzerkiko izar zaharrak agurtu ditugu, eta euskal eszena eta dantzako izar berriak. Hitchcocken 'Vertigo' aurkitu dugu, eta Mikel Laboa sinfonikoenak hunkitu gaitu. Zenbat etapa eta aurpegi Victoria Eugeniak, hainbat esperientzia bizi izan ditugu.
Izan ere, sare sozial hori behin eta berriz hasi eta eguneratu da garaian garaikoaren arabera. Victoria Eugenia klub aristokrata bat izan da, herri-dantzetako areto, lubaki, gerra arteko artisten babesleku, euskal kulturaren oholtza, agertoki frankista, nazioarteko jaialdien egoitza, artisten sehaska, izar handien kamerino, aldarrikapenen bozgorailu eta gune multi- disziplinario.
Haren historia gure historia da, #VictoriaEugenia sare sozialarena.
1912
antzoki baten sorrera
1914
has bedi festa!
1920
eszenako erreginak
1930
zineak hitz egiten du!
1936
besoak gora
1940
hamabostaldi mundiala
1953
izarren eskailera
1960
gau bat operan
1964
badabil zerbait
1975
txistuak, hankei eragiteak...
1983
denentzat
1986
'etxe handira'
1989
glamourra, glamourra
1994
hasiberriak eta ospetsuak
1999
argia itzali
2007
antzerkia sarean
2012
victoriaeugenia.eus
- orfeoia
Usandizagarenak kantatzen
- eraikineko
'okupak'
- pas
de basque
- eraberritze
lanengatik itxia