1912ko uztailaren 20an...
...ireki zen antzokia; egun hartan ez ziren izan Victoria Eugenia erregina, Alfonso XIII.a erregea eta Maria Cristina erregina ama, baina bai biharamunean. Inaugurazio dotorean, Donostiako goi-gizarteak eta bisitariek María Guerrero txalotu zuten, Marquinaren 'En Flandes se ha puesto el sol' antzeztu baitzuen; eta harri eta zur geratu ziren eraikin berriaren xehetasunei begira. 'La Voz de Guipúzcoan' idatzi zuten bezala, "Atzo gauetik hasita, Donostiak badu antzoki bat harro egoteko modukoa".Eguzkia, zalgurdian
Alegoria bat, eguzki jaio berria zalgurdian, eta hiriaren irudiak eta garaiko pertsonaia ezagunak (tartean, Urcola arkitektoa bera): horra Victoria Eugenia Antzokiaren gangan irudikatutakoak, Ignacio Ugarte artistak han sortutako margolan deigarriei esker. Antzokian badira beste margolan nabarmen batzuk ere: beste donostiar batek, Ascensio Martiarenak, egindako foyereko frisoa, urre aizunez eta 'art déco' estiloan, eta Pierre Riberak 'areto txinatar'erako egindako panel exotikoak.Hura hilabetea...
1912ko uztailean erne zen Donostiako 'Belle Epoque', egun gutxi batzuetan bildutako inaugurazio-sail harrigarri batez erne ere. Uztailaren 2an, La Perla del Océano balnearioa ireki zen. 12an, Maria Cristina hotela, Victoria Eugeniaren parean, antzokia zortzi egun geroago inauguratuko zuten. Eta artean Igeldoko funikularra falta zen; 25ean etorri zitzaion hari txanda.