donostiakultura.eus

eraikineko
'okupak'

Beste erakunde eta establezimendu batzuek 'era guztietakoak'
eraikinaren espazioaren % 20 hartu zuten.
Berrikuntza 2007an amaitu zen, eta espazio haietako
gehienak atzera ere jarduera eszeni- koetarako izan ziren.

GURIA

Lion d'Or jatetxe-kafetegi gisa sortu zen, baina laster hartu zuen Guria izena. Hango terraza kultur bizitzaren erdigune eta artista eta intelektualen bilgune izan zen zenbait etapatan. Jacinto Benavente eta Sinesio Delgadoren tertuliaren ondotik, Pedro Muñooz Secaren lagunena etorri zen. Manuel Machado, Arturo Serrano, Joaquín Calvo Sotelo, Serrano Anguita, Torcuato Luca de Tena eta beste askok ere jardun zuten hitz eta pitz kafea hartuz. Bisitari eta udatiarrak bakarrik ez ziren biltzen Gurian; hango azken tertulia egonkorra Miguel Pelay Orozcoren inguruan eratu zen.

AUTOMOBIL
BIZKORRAK

Donostiako Real Automóvil Club-ek bolidoen 'rally'ak antolatzen zituen Okendo plazara begira dagoen eraikin- saihetsean izandako egoitzan. Areto haien gainean kokatu ziren, 80ko hamarraldian, Euskadiko Filmategia, Euskal Ekoizleen Elkartea eta Zinemaldiko bulegoak. Azkeneko hauek eraikinean diraute.

RAC
RAC

GELA SEKRETUA

Lekurik ezezagunena zen, eta jakin-min eta txutxu-mutxu gehien sorrarazten zituen garai zaharretan. 'Areto txinatarra' gela sekretu eta itxi bat zen, palkoen pasabidetik sarrera zuzena zuena. Gela hura, gerora Merkataritza Zirkuluak ere alokatuko zuena, emakume jakin batzuen konpainia antzerki-ikuskizunak baino nahiago zuten zenbait gizonek erabiltzen omen zuten. Desagertu zen gela txinatarra, baina hango margolan exotikoak geratu zaizkigu, Pierre Riberak eginak.

PATTARRAK ETA
LIKOREAK

Arrieta y Garagorri Donostiako jaki-enpresa historikoak edari-saltoki bat ireki zuen areto horretan; gerora, beste enpresa batzuek ere erabili zuten leku bera; hurrenez hurren, San Sebastián-Paris-Madrid larru-dendak, Cortefiel arropa-dendak eta Donostia Convention Bureauk, besteak beste.

TURISTAK BAINO GEHIAGO

Bost urte lehenago sortua, CAT, Donostiako Centro de Atracción y Turismo, 1932an kokatu zen eraikin ospetsuaren kantoi batean. Kaleko turisten eskariei erantzuteaz gainera, CATeko goialdeko aretoak Zinemaldiko eta Musika Hamabostaldiko bulego gisa erabili ziren; sotoari, berriz, askotariko erabilera eman zitzaion: erakusketa-areto (Bienabe Artia edo Kaperotxipiren lanak jarri ziren ikusgai), Jazzaldiko bulego, bai eta Boluntarioaren Etxearen egoitza ere, plater bakarraren kanpaina sustatzeko. Han baita ere 'Real Sociedad de Football' egon zen, eta bada dioenik armada alemanaren bulegoa ere egon zela sotoan II. Mundu Gerran.

CAT