1975
txistuak, hankei eragiteak
eta beste protesta modu batzuk
Antzoki bat arte-adierazpenentzako leku bat da, baina, batzuetan, ikusentzuleek ere adierazten dute beren iritzia. Franco hil ondorengo urte nahasietan, hankei eragiteak, txistualdiak eta beste adierazpen politiko batzuk ohiko bihurtu ziren antzokian. Bonba-mehatxuek eraikina hustera behartu zuten hainbat aldiz. Izan zen oihaletik zintzilik jarri zenik, proiekzioak oztopatzeko; eta izan zen proiekzio-kabinan sartu eta Claude Chabrol-en film baten bobina bat ostu zuenik, produktu frantsesen kontrako boikot gisa.
REVUELTA1
REVUELTA2
REVUELTA3
REVUELTA4
REVUELTA5
Kulturaren munduak ere erabili zuen antzokia bere aldarrikapenak egiteko bozgorailu gisa: Kantautoreek eta bertsolariek militantez betetzen zituzten goizeko saioak edo kantaldiak; Víctor Ericek eta Jose Luis Borauk zentsura saihestu behar izan zuten Urrezko Maskorra irabazi aurretik, 'El espíritu de la colmena' eta 'Furtivos'-ekin, hurrenez hurren; eta 'movida'ko artista gazteek eskandalua sortzen zuten proposamen ausartak eginez.
Jakina, haiek ere protestaka eta ostiko-hotsez hartzen zituzten ikusle kontserbadoreek.
Antonio Galak honela esan zuen Victoria Eugeniaren agertokitik, 1981ean: "Antzerkia bizitzaren ispilu da, eta ikuslea, berriz, antzerkiaren ispilu".
IVÁN ZULUETA
'Muñeca hinchable'
1979. Orquesta Mondragón Carlos Sauraren 'Mamá cumple cien años'-en estreinaldian izan zen bere lehen albuma promozionatzeko: 'Muñeca hinchable'. Handik ordu erdira, alde egin behar izan zuten, bonbamehatxu bat zela eta.
El Proceso de Burgos
1979. Imanol Uribek eta Javier Agirresarobek Victoria Eugeniako garbiketa-gela batean ezkutatu behar izan zituz-
ten 'El proceso de Burgos'-eko bobinak, filma bahituko ote zuten beldurrez.
'Kantaldis'
1975. Kantaldi batean, poliziak antzokia inguratu zuen, norbaitek ikurrina bat atera zuelako kale aldera balkoi batetik. Zenbait bis inprobisatu behar izan ziren, tentsioa baretu eta "grisek" alde egin zuten arte.
Gizarte-inarrosaldi hartan, Steven Spielberg eta Harrison Ford etorri ziren, hurrenez hurren 'Jaws' eta 'Star Wars' aurkeztera. Jende asko ez zen ohartu ere egin.
Haiek ere ez ziren libratu hanka-jokoa entzun gabe.