donostiakultura.eus

Eraberritze
lanengatik itxia

Jatorrizko eraikinari egindako zenbait aldaketari buruzko oharrak.

1912

Antzokia 27 hilabetean eraiki zen, Francisco Urcolaren proiektuaren arabera.

1923

Francisco Urcolak lehen berrikuntza egin zuen. Aretoko kolore berdearen ordez, egungo gorria jarri zen. Brontzezko besoak ekarri ziren Txekoslovakiatik, eta argi-aparatuak Bohemiatik.

1941

Antzokia berriro ireki zen, anfiteatroan berrikuntza bat egin eta gero: balkoian besaulki batzuk jartzea. Handik aurrera, balkoira Erregina Erregeordearen kaletik sartzen zen balkoira, urmael paretik.

1985

Kanpoaldean, aurrealdeei ukitu batzuk eman eta garbitu egin ziren, baina asko aldatu zen barruko itxura, hiriaren kultur eskakizun berrietara egokitzeko: eraikinean sakabanatutako gela asko aldatu baziren ere, areto nagusiaren ezaugarri guztiak bere hartan utzi ziren.

1993

'Traviata' operarako dekoratuak muntatzen ari zirela, agertokiko orrazi metalikoa askatu zen. Hurrengo urteetan, zenbait lan egin ziren instalakuntza elektrikoak eta segurtasunekoa berritzeko. Nabari zen antzokia zahartzen ari zela.

2001

Antzokia goitik behera berritu zen, areto nagusiaren jatorrizko itxura errespetatuz, eta bi areto berri gehitu zitzaizkion: dantza-aretoa eta Victoria Eugenia Kluba, besaulki-patioaren azpian, besaulkiak jasotzeko mekanismoa egondako lekuan.