Orfeoia
Usandizagarenak
kantatzen
Bi bizitza paralelo, autore batena eta abesbatza batena,
biak ere enblematikoak Victoria Eugenia Antzokiaren historian.
Usandizaga jaio zen; donostiar musikaririk maiteena, beharbada. Bera izan zen Victoria Eugeniarekin lotura izan zuen lehen euskal konpositore handia: Olaizola, Guridi, Sorozabal, Escudero...
"Euskal kantak kontserbatu eta zabaltzeko" asmoz, Sociedad Coraleko kantore talde batek Orfeoi Donostiarra sortu zuen; Orfeoiaren ibilbidea ere estu lotuta dago Victoria Eugeniarekin.
Jose Maria Usandizagak 'Las golondrinas' ekarri zuen Victoria Eugeniara, Urnietako Agerre baserrian idatzitako drama lirikoa. Arrakasta.
Usandizaga hil zen, 28 urte besterik ez zuela. Segizio jendetsuak geldialdia egin zuen antzoki aurrean, eta 'Las golondrinas'-en zati bat jo zuten. Oinazea.
Orfeoi Donostiarrak parte hartu zuen Usandizagari egindako omenaldian; 'La llama' estreinatu zen bertan, hilondoko lana, Jose Mariaren anaia Ramonek amaitua.
Nazioen Ligaren Kontseilua Donostian bildu zen. Nazioarteko politikariek 'Mendi-mendiyan' euskal opera entzun zuten antzokian. Berriro eman zen 1934an.
Orfeoi Donostiarrak bere lehen Aste Lirikoa antolatu zuen Victoria Eugenian. Hainbat urtez, zarzuela asko muntatu zituen, bere artista taldearekin.
Juan Gorostidik, Esnaolaren ondorengo Orfeoiaren zuzendaritzan, Musika Hamabostaldiaren lehen edizioa zuzendu zuen antzokian; Orfeoikoek Ramón Usandizaga, Jose Maria Usandizagaren anahia zenaren 'La Capa del Diablo' interpretatu zuten.
Orfeoia beti aritu izan da Antzokian, Hamabostaldian eta Hamabostalditik kanpo, Antxon Ayestaranekin eta Jose Antonio Sáinz Alfarorekin. Koralismoa distiratsu agertu da haiekin, Easo Abesbatzarekin, Andra Marirekin eta beste hainbat talderekin.