donostiakultura.eus

1953

izarren
eskailera

Hamar merkatari donostiar uda luzarazteko moduren baten bila zebiltzan. Moda jaialdi bat bururatu zitzaien, Balenciagarekin, edo automobil-zirkuitu bat, Seat-ekin, baina azkenean zinemaldi bat egitea erabaki zuten. Lehen urteetan, festak, folklorikak eta usakume-tiroketen lehiaketak izan ziren, baina 1958an Alfred Hitchcock eta Kirk Douglas etorri ziren, eta horrek ospea eman zion zinemaldiari nazioartean.

Jaioa zen Donostiako Nazioarteko Zinemaldia, lau zinemaldi nagusietako bat (besteak Venezia, Cannes eta Berlingoak ziren). Egoitza, jakina, Victoria Eugenia Antzokia izan zen, eta bera bihurtu zen zinemaldiaren irudi nagusi.

Lehen hamarraldi haietan, nazioarteko izarrak etengabe etorri ziren Antzokira: Gloria Swanson, Eva Marie Saint, Anouk Aimée, Jack Palance, Peter Sellers, Audrey Hepburn, Deborah Kerr, Anita Ekberg, Dolores del Río, Imperio Argentina, Anne Bancroft, Lee Remick, Alberto Sordi, Leslie Caron, Richard Burton, Sophia Loren, Elizabeth Taylor,... bai eta zuzendariak ere: Federico Fellini, François Truffaut, Howard Hawks, Fritz Lang, Josef von Sternberg, King Vidor, Nicholas Ray, Orson Welles, Luis Buñuel...

Argiak eta ezpatak

Kontxaren imagina ez ezik, antzokiaren aurrealdeko bonbilla dizdizkariak eta eskaileretan dantzariek ezpataz egindako arkua ere Zinemaldiaren sinbolo ziren. Francisco Aranaz Darrásek, sortzaileetako bat, Vatikanoko argiteria izan zuen gogoan aurrealdeko argien ideia etorri zitzaionean.

Mundu mailako estreinaldia

'Vertigo' filmak, zinemaren historiaren filmetako handietako bat, mundu mailako estreinaldia izan zuen Victoria Eugenia Antzokian 1958an, eta bertan izan zen Alfred Hitchcock

Txistualdi handi bat

1973an, Antzokiak hankei eraginez eta uhukaldi eta txistu artean hartu zuen Elizabeth Taylor handia. Zergatik? Ordubeteko atzerapenez iritsi zelako bere filmaren aurkezpenera. Honela erantzun zuen berak: "Oso ondo ulertzen diet oihu egiten didatenei, baina ez dakite historiarako geratuko dena nire irribarrea izango dela".