Informazio praktikoa
Leihatila eta informazio gunea
Sarrerak webgune bidez eros daitezke, baina baita Victoria Eugeniako leihatilan ere. Leihatilaz gain, informazio gunea ere badago Victoria Eugeniako izkina batean (Argentinako Errepublika Pasealekuaren eta Erregina erregeordearen kale kantoian); gune horretan Donostia Kulturaren inguruko informazioa ematen zaie herritarrei.
Lehiatilako ordutegia:
- Astelehenetik larunbatera
- - / - *
- Igande eta jaiegunak: emanaldia dagonean soilik irekiko da.
- 943 48 18 18
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. - Ikusi mapan
* Ordutegi malgua ikuskizunaren arabera: emanaldia itxiaera ordua baino geroago hasiz gero, leihatilak hura hasi arte egongo dira zabalik. Ikuskizuna irekiera ordua baino lehenago hasiz gero, emanaldia hasi baino ordubete lehenago irekiko da.
Informazio gunea:
- Astelehenetik ostiralera
- - / -
- 943 48 11 50
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. - Ikusi mapan
Deskontuak
Victoria Eugenia Antzokiko ikuskizunetan hainbat deskontu lor daitezke, eta garrantzitsuenetako bat Donostia Kulturako bazkideei eskaintzen zaie: % 10eko deskontua ikuskizun guztietan.
Eserlekuen planoa
-
Plano orokorra
-
Tarifa 1
-
Tarifa 2
-
Tarifa 3
-
Ikuspen gutxikoak
-
Mugikortasun murriztua
-
Victoria Eugenia Antzokia
Victoria Eugenia Antzokiko areto nagusiak 888 eserleku ditu (horietatik 113 ikuspen gutxikoak) eta honela dago banatua:
- Eserleku-patioan 284 eserleku (8 gurpildu aulkian doazenentzat gordetakoak).
- 14 platea 78 eserlekurekin.
- 16 palko 102 eserlekurekin.
- Balkoian 181 eserleku (horietarik 49 ikuspen gutxikoak).
- Anfiteatroan 243 eserleku (horietarik 64 ikuspen gutxikoak).
Zenbait ikuskizunetan prezioa ezberdina izan daiteke zonaldearen arabera.
Ikuspen gutxiko eserlekuak gainerako jarlekuak saldu ondoren baino ez dira salgai jartzen, eta prezio erdira saldu ohi dira.
Victoria Eugenia Antzokian, areto nagusiaz gain, bada beste gune eszeniko bat, Victoria Eugenia Club izenekoa, 120 eserleku dituena.
Areto nagusira bisita birtuala
Sarrerei buruzko informazioa eta beste galdera batzuk
Egoerak hala eskatzen badu, Donostia Kulturak iragarritako funtzioak bertan behera utzi edota datak, ordutegiak, programak eta interpreteak alda ditzake.
Donostia Kulturak ekitaldi bat bertan behera uzten badu:
- Sarreren dirua erosteko erabilitako bide beretik itzuliko da.
- Internet bidez erositako sarreren zenbatekoa automatikoki itzuliko da.
- Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan egindako erosketen kasuan, itzulketa leihatilan bertan eskatu beharko da.
Donostia Kulturak ekitaldi bat atzeratzen badu edo ordutegiak, programak edo interpreteak aldatzen baditu:
- Sarrera itzultzea nahi duenak eskatu egin beharko du.
- Epez kanpo jasotako eskaerak ez dira onartuko.
- Sarrerak Internet bidez erosi dituztenek itzulketa
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikoaren bidez eskatu beharko dute. - Leihatiletan erosi dituztenek dirua itzultzeko eskaera leihatilan bertan egin beharko dute.
Beste inongo kasutan ez da sarreren dirua itzuliko.
Ekitaldiren batean bestelakorik adierazi ezean, gehienez 8 sarrera eros daitezke ikuskizun bakoitzeko, bai Internet bidez, bai leihatilan.
Haurrentzat ez diren emanaldietan ezingo da 3 urtetik beherako haurrekin sartu, eta ez da gomendagarria 7 urtetik beherakoekin sartzea. 12 urtetik beherakoak heldu batek lagunduta joan beharko dute antzokira, eta ezingo dira aretoan bakarrik geratu. 3 urtetik gorako haurrek sarrera erosi beharko dute, eta haurrak gainerako ikusleei enbarazu egiten diela uste bada, zuzendaritzak eskubidea izango du aretotik kanporatzeko.
Haurrentzako ikuskizunetan urte 1 baino gehiagoko umeek sarrera ordaindu beharko dute; 0-1 urte artekoentzat sarrera doan izango da, baina leihatilan txartel bat eskatu beharko dute eta helduaren gainean eserita egon beharko dute.
Antzokia ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago irekiko da.
Antzokiko sarbidea irisgarria da mugikortasun urriko pertsonentzat.
Gainera, gurpildun aulkian doazenentzat bereziki gordetako lekuak daude, eta % 20ko deskontua egiten zaie tarifa bat baino gehiago duten ikuskizunetan, eta harekin doan lagunari ere aplikatuko zaio deskontua. Sarrera hauek leihatilan soilik eros daitezke.
Puntualtasuna eskatzen dizugu: emanaldia hasi ondoren, antzokiko arduradunek berandu iristen denari sartzeko baimena ukatzeko edo beste jarleku bat emateko aukera izango dute.
- Ikuskizunean parte hartzen duten artisten eskubideak betez, ezin da audio edota bideo grabaziorik egin inolako euskarritan, aldez aurreko berariazko baimenik gabe.
- Mugikorrak eta edozein alarma mota deskonektatu behar dira.
- Debekatuta dago elikagaiak eta edariak kontsumitzea (kontrakorik adierazten ez bada, behintzat).
- Ezin da erre (zigarro elektronikoak ezta ere).
- Ez da animaliarik onartzen (itsu-txakurrak izan ezik).
Bideo honetan ikus dezakezu nola egin daitekeen online erosketa bazkide gisa, % 10eko deskontuarekin.
Online egindako erosketetan, baieztapen e-mail bat iritsiko zaizu, erosketa prozesua zuzena izan dela jakinaraziz.
E-mail horretan bertan duzu sarrerak jaisteko linka. “Hemendik aurrera, noiznahi deskarga edo inprima ditzakezu zure sarrerak, orrialde honetatik” testuan urdinez eta azpimarratuta ageri diren bi hitz horien gainean klik eginez, zure sarrerak jaitsi ahal izango dituzu; PDF gisa edo mugikorrerako formatuan.
Sartzeko unean edozein formatutan aurkeztu ahal izango dituzu sarrerak, digitalean nahiz paperean (pdf, QR..).
Sarrerak jaisteko prozesuan arazorik izango bazenu, Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletara gertura zaitezke, eta bertan sarrerak jaisteko edo inprimatzeko laguntza jasoko duzu.
Donostia Kulturako bazkideek % 10eko deskontua dute, Donostia Kulturak antolatutako emanaldi guztietan, baita jaialdietan ere. Deskontua ikuskizun bakoitzeko bi sarrerari egingo zaio, bai Internet bidez, bai leihatiletan. Bideo honetan ikus dezakezu nola egin daitekeen online erosketa bazkide gisa.
Bazkide ez bazara, online egin dezakezu bazkide egiteko tramitea.
Beste hainbat deskontu ere badira, eta atal honetan ikus ditzakezu.