Irudi korporatiboa
Victoria Eugenia antzokiko logotipoa eraikina eraberritzearekin batera hasitako garaiari dagokio.
Piktrogramak antzokiko behealdeko eserlekuak irudikatzen ditu, agertokitik ikusita. Jarleku horiek aukeratu ziren elementu bateratzaile gisa; izan ere, zinema, dantza, opera, antzerkia eta musika elkartzen ditu.
Gainera, gune hori Victoria Eugeniaren adierazgarri da, bestelako auditorium batzuekin alderatuta. Behealdeko eserlekuek agertokia biltzen dute, Victoria Eugeniak kultur eskaintza biltzen duen bezala.
Irudi korporatiboaren eskuliburua
Victoria Eugenia Antzokiko logotipoak
Grabaketa baimenak
Victoria Eugenia Antzokian grabaketak egiteko aukera badago, baina horretarako eskaera egin eta oniritzia jaso behar da. Inprimakia beteta egin dezakezu eskaera.