Antzokia

Victoria Eugenia Antzokia hiriko erdigunean dago, Argentinako Errepublika pasealekuko 2. zenbakian.

Victoria Eugenia Antzokia Donostiako eraikin esanguratsuenetako bat da, eta historiaz beteta dago, 1912an inauguratu zenetik hiriko kultur ekitaldi nagusien lekuko izan baita.

Bisitaldi birtuala

Victoria Eugenia Antzokia Urumea ibaiaren parean
Victoria Eugenia Antzokia Urumea ibaiaren parean.

6 urte iraun zuten eraberritze lanen ondotik, 2007an ireki zen berriro, eta espazio eszeniko berritzaile bihurtu zen, ekipamendu eta zerbitzu modernoenez hornitua. Hala ere, ez ditu hasierako xarma eta ezaugarriak galdu.

Zaharberritze lanak

90eko hamarkadan eraikinak mantentze arazo larriak zituen, instalazio batzuk egoera txarrean zeuden eta indarrean ziren araudietara egokitu beharra zegoen.

Zaharberritze lanak 2001eko azaroan hasi ziren eta 2007ko otsailean bukatu ziren. Hona zaharberritze lanetan egin zena: instalazio, sarrera eta komunikazio guztiak berritu, pertsona edukiera murriztu, antzokiko bulegoen banaketa berria egin, estalpe eta terrazak berritu, fatxadak konpondu eta garbitu, agertokia, estaldurak eta dekorazioa erabat berritu, eta antzokiko elementu piktorikoak zaharberritu ere.

Gune eszenikoak

Areto nagusian 888 pertsona sartzen dira eta Club aretoan 120 pertsona eserita eta 180 zutik. Erabilera anitzeko espazio bat baino gehiago ditu, arte eszenikoarekin lotutako jarduerak egiteko eta baita beste era bateko ekitaldiak egiteko ere. Gune horiek alokatzeko aukera badago.

Antolakuntza

Victoria Eugenia Antzokiaren jabea Donostiako Udala da eta kudeatzailea Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoa.

Informazioa eta leihatila

943 48 11 50

943 48 18 18

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Antzerkia eta Dantza

Norka Chiapusso
(Programazio zuzendaria)

943 48 19 66

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Musika

Miguel Martín
(Programazio zuzendaria)

943 48 19 00

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Zinema

Josemi Beltrán
(Programazio zuzendaria)

943 48 11 57

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Ekoizpena

Jose Ignacio Abanda
(Ekoizpen zuzendaria)

943 48 19 00

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Komunikazioa eta Irudia

Jaione Askasibar
(Komunikazio zuzendaria)

943 48 11 61

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.