Lege-oharra
1. Webgune honen jabearen nortasuna
34/2002 Legea, uztailaren 11koa, informazio eta merkataritza elektronikoaren gizarteko zerbitzuei buruzkoa, betez, www.donostiakultura.eus webgunearen jabea honako hau dela jakinarazten dizugu:
- Izen soziala: Victoria Eugenia Antzokia, SA.
- IFK zenb.: A20965414.
- Helbidea: Erregina Erregeordea kalea, 8. 20003 Donostia/San Sebastián. Gipuzkoa.
- Telefonoa: 943 481 150.
- Fax: 943 483 900.
- Helbide elektronikoa:
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. .
2. Web-orri hau erabiltzeko baldintza orokorrak
Web-orria erabiltzerakoan, atariak "Erabiltzaile" izaera esleituko dio sartu denari eta www.victoriaeugenia.eus webgunean sartzerakoan argitaratuta dauden baldintza orokorrak berariaz eta zalantzarik gabe onartzen dituela ulertzen da. Beraz, Erabiltzaileak erabilera-baldintza orokor hauek irakurriko ditu webgunean sartzen den eta, hala badagokio, web-orri honen bidez eskainitako zerbitzuak erabiltzeko asmoa duen bakoitzean, baldintza horiek aldatu egin baitaitezke.
Zentzu horretan, "Erabiltzaile" gisa joko da, www.victoriaeugenia.eus webgunera sartu, bertan nabigatu, webgunea bera erabili edo doako edo kostuzko zerbitzu eta jardueretan parte hartzen duen pertsona.
2.1. Xedea eta aplikazio-esparrua
Erabilera-baldintza orokor hauek, www.victoriaeugenia.eus webgunerako sarrera, nabigazioa eta erabilera arautzen dute, bai eta bertako edukiak (testu, grafiko, marrazki, diseinu, kode, software, argazki, musika, bideo, soinu, datu-base, irudi, adierazpen, informazio, etab.) zein jabetza intelektual eta industrialari buruzko nazio-mailako eta nazioarteko legeek babestutako beste edozein sorkuntza erabiltzeak eragin ditzakeen ardurak ere.
Victoria Eugenia Antzokia, SA berariazko baldintzak ezartzeko eskubidea du eta berariazko zerbitzuak erabili edota kontratatzerakoan aplikatuko dira. Baldintza orokor hauek, azken finean, aplikazio osagarrikoak dira.
2.2. Webgunera sartu eta zerbitzuak erabiltzeko baldintzak
- www.victoriaeugenia.eus webgunera sartzea, hasiera batean behintzat, librea eta doakoa da. Hala ere, zenbait zerbitzu eta edukirentzat aurrez zerbitzua edo produktua kontratatu beharko da. Kasu horietan, horretarako Victoria Eugenia Antzokia, SA berariaz sortutako baldintza zehatzak aplikatuko dira eta kontratatu aurretik eskuragai jarriko ditu.
- Webgune honetan dauden zerbitzuak erabili nahi dituzten adin txikikoek, aurrez, beren guraso, tutore edo legezko ordezkarien baimena izan behar dute eta horiek izango dira beren ardurapean dauden adin txikikoek eginiko ekintza guztien arduradun bakar.
- Une oro, Erabiltzaileak web-orrian dauden zerbitzuen legezko erabilera egingo dute, honako baldintza orokorren, indarrean dagoen legediaren, moralaren eta ordena publikoaren arabera, bai eta, oro har, Interneten onartutako beste praktika batzuen arabera ere.
- Erabiltzaileak izena emateko web-orri honetan dauden formularioen bidez emaniko informazio guztia legezkoa, erreala, zehatza, egiazkoa eta eguneratua dela bermatuko du. Erabiltzailearen ardura izango da emandako informazioan egon daitekeen edozein aldaketaren berri berehala ematea Victoria Eugenia Antzokia, SAri.
- Erabiltzaileak ez du honakoa egingo: birus, programa, makro edo edozein karaktere-sekuentzia sartzea web-orri honen sistema informatikoak kaltetu edo aldatzeko asmoz; beste erabiltzaile batzuk web-orrira sar daitezen eragoztea baliabideak masiboki kontsumituz; publizitate-helburua duten web-orriko datuak hartu; web-orri honetan jasotzen diren edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu, eraldatu edo hirugarren batzuei eman; web-orri honetako zerbitzuen bidez, jabetza intelektuala, sekretu industrialak, hitzarmenezko konpromisoak eta hirugarren batzuen ohore, irudi eta intimitate pertsonalerako eskubidea kaltetu ditzaketen ekintzak burutu; bidegabeko leia eta zilegi ez den publizitatea egitea.
- www.victoriaeugenia.eus webgunean zerbitzu bat erabili edota kontratatzeko Erabiltzaileak bere burua erregistratu behar badu, Erabiltzailea bera izango da informazio hori egiazkoa eta legezkoa denaren arduradun. Erregistroaren ondorioz Erabiltzaileari pasahitz bat emango balitzaio, erabiltzaileak, zerbitzuak eskuratzeko behar duen pasahitz horren erabilera arduratsua egiteko eta sekretuan gordetzeko konpromisoa hartuko du. Beraz, Erabiltzaileak emango zaien edozein identifikatzaile edota pasahitzen zainketa eta konfidentzialtasun egokiaren arduradunak dira eta horren erabilera hirugarren batzuei ez uzteko konpromisoa hartuko dute, aldi baterako edo iraunkorki izan, bai eta zerbitzutik at dauden pertsonei zerbitzuak eskuratzen ez laguntzeko konpromisoa ere. Erabiltzailearen ardura izango da, pasahitza arduraz ez erabiltzeagatik edo galdu izanagatik, legezkoa ez den hirugarren batek pasahitza erabiltzen badu zerbitzuen erabilera ez legezkoa egiteko. Pasahitza lapurtu edo galtzen bada edo erabiltzailearen pasahitzak baimenik gabe eskuratzen badira, Erabiltzailea izango da Victoria Eugenia Antzokia, SAri berehala jakinarazteko arduraduna pasahitzak ezeztatzeko. Victoria Eugenia Antzokia, SA ez da, inola ere, baimendu gabeko hirugarren batzuek eginikoen arduradun Erabiltzaileak aipatu jakinarazpena egiten ez duen bitartean.
3. Jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak
Victoria Eugenia Antzokia, SA www.victoriaeugenia.eus osatzen duten elementu guztien jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen jabea da, marka, merkataritza-izena edo zeinu bereizgarria barne. Bereziki, eta mugatzaile izan gabe, web-orriko diseinu grafiko, iturburu-kode, logo, testu, grafiko, ilustrazio, argazki, soinu eta gainerako eduki-elementuak egilearen eskubideez babestuta daude.
www.victoriaeugenia.eus webgunera sartu edo bertan nabigatzeak ez du inola ere esan nahi Victoria Eugenia Antzokia, SAk, bere jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei uko egiten dienik, Erabiltzaileari erabilera pertsonalerako ematen dizkionik edo edukien lizentzia osoa edo partziala ematen dionik./p>
Hori dela eta, Erabiltzaileak onartzen du www.victoriaeugenia.eus webguneko eduki guztiak edo batzuk, edozein bide erabilita, Victoria Eugenia Antzokia, SAren berariazko idatzizko baimenik gabe erreproduzitu, kopiatu, banatu, merkaturatu, eraldatu, berrerabili, publikoki komunikatu eta, oro har, beste edozein ekoizpen-mota erabiltzen baditu, jabetza intelektual edota industrialaren eskubideak urratzen ari dela.
www.victoriaeugenia.eus webguneari Internet bidez borondatez emandako datu pertsonaltzat jotzen ez den informazio oro (edozein ohar, iradokizun, ideia, grafiko, etab. barne) soilik Victoria Eugenia Antzokia, SAren jabetza izatera pasako da eta horren erabileraren eskubide mugagabeak izango ditu, egileari, zein beste edozein pertsonari, inolako saririk eman beharrik gabe.
4. Erantzukizunen eta bermeen erregimena
- Victoria Eugenia Antzokia, SA ez du www.victoriaeugenia.eus webgunean dauden zerbitzuen edo informazioaren zilegitasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, egiazkotasuna edo doitasuna bermatzen, eta beraz, ez du inongo ardura zuzen edo zeharkakorik izango Erabiltzaileak webguneak iruzur egin diola pentsatuta sor diezazkiokeen edozein eratako kalte eta galeretan.
- Victoria Eugenia Antzokia, SA jakinarazten du, bere aukeren eta teknologiaren egoeraren arabera, webguneak egoki funtzionatzeko eta birusak eta elementu kaltegarriak desagerrarazteko aukera eskaintzen duten neurri tekniko eta antolatzaileak hartu dituela; hala ere, ez du honako hauen ardura hartzen: a) www.victoriaeugenia.eus webgunean jasotako eduki eta zerbitzuen jarraitutasuna eta erabilgarritasuna; (b) akatsik ez egotea aipaturiko edukietan eta gerta litekeen edozein oker zuzentzea; (c) www.victoriaeugenia.eus webgunean birusik edota bestelako elementu kaltegarririk ez egotea; (d) hartu diren segurtasun-neurriak menderaezinak izatea; (e) www.victoriaeugenia.eus webguneko segurtasun-sistemak hausten dituen pertsonak eragindako kalte eta galerak.
- Erabiltzailea izango da hirugarren pertsonen aurrean www.victoriaeugenia.eus webgunera pertsonalki edo bere izenean bidalitako edozein mezuren arduradun bakarra, bai eta web-orri honetan dauden eduki eta zerbitzuak legez kontra erabiltzearen arduraduna ere.
- Victoria Eugenia Antzokia, SA mantentze-, konpontze-, eguneratze- edo hobetze-lanak direla eta, www.victoriaeugenia.eus webgunerako sarbidea denbora batez eta abisurik gabe bertan behera uzteko eskubidea gordetzen du. Baldintzek hala egiteko aukera ematen duten guztietan Victoria Eugenia Antzokia, SA, aldez aurretik, zerbitzuak etengo diren dataren berri emango duen abisua argitaratuko du bere web-orrian.
- www.victoriaeugenia.eus webgunean egon daitezkeen beste web-orri batzuetarako estekek beste webgune batzuetara eraman zaitzakete; Victoria Eugenia Antzokia, SA ez du gune horien gaineko ardurarik hartzen, horien gaineko kontrolik ez baitu; azken batean, helburua Erabiltzaileari beste informazio-iturri batzuen berri ematea baita, eta hortaz, Erabiltzailea bere ardurapean sartuko da horietara eta horietan arautzen diren erabilera-baldintzetan.
- Victoria Eugenia Antzokia, SAk ez du Erabiltzaileek bere webgunean dauden eduki eta zerbitzuen gainean egin dezaketen erabilera bere gain hartzen. Beraz, ez du bermatzen Erabiltzaileek egin dezaketen aipatu edukien eta zerbitzuen erabilera baldintza orokor hauen araberakoa izango denik, ez eta era arduratsuan egingo dutenik ere.
5. Iraupena eta aldaketa
- Victoria Eugenia Antzokia, SA sarbiderako baldintza orokor hauek, osoki edo partzialki, aldatzeko eskubidea gordetzen du, aldaketak webgune honetan bertan argitaratuz. Halaber, beharrezkotzat dituen aldaketak egin ahal izango ditu aurrez jakinarazi gabe, eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehituz, eta baita aurkezteko era edo kokalekuaren forma bera ere. Hortaz, indarrean dauden baldintza orokortzat, Erabiltzailea www.victoriaeugenia.eus webgunera sartzerakoan argitaratuta daudenak hartuko dira, eta horren ondorioz, Erabiltzaileak aipatutako erabilera-baldintzak aldizka irakurri beharko ditu.
- Baldintza berezietan xedatutakoa kontuan hartu gabe, Victoria Eugenia Antzokia, SA web-orriko edukietarako sarbidea bukatutzat hartu, bertan behera utzi edo eten dezake, edozein unetan eta aurrez jakinarazi gabe, eta Erabiltzaileak ezin eskatuko du inolako kalte-ordainik.
6. Pribatutasun politika
Zure datuek izango duten trataera lotura honetan kontsulta dezakezu.
7. Legedi aplikagarria eta jurisdikzio-eskumena
Victoria Eugenia Antzokia, SAren eta Erabiltzailearen artean sortutako harremanak legedi aplikagarriari eta jurisdikzio eskudunari buruz indarrean dagoen araudian xedatzen denaren araberakoak izango dira. ala ere, araudiak aldeei foru baten mendean jartzeko aukera ematen dien kasuetarako, Victoria Eugenia Antzokia, SA eta Erabiltzaileak, egokituko litzaiekeen beste edozein foruri berariaz uko egin eta Donostiako Epaitegi eta Auzitegietara jo beharko dute.