11.575 parte-hartzaile Giza Eskubideen 22. Zinemaldian
Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Sailak eta Donostia Kulturak antolatutako Giza Eskubideen 22. Zinemaldia apirilaren 4tik 11ra garatu da, eta ikusleen erantzun bikaina eta euskal zinemaren presentzia nabarmena izan ditu.

Lehiaketari Faisaien Irla filmaren Euskadiko estreinaldiak eman zion hasiera, eta Empoderío dokumentalaren erabateko estreinaldia ere hartu du. Jaialdian beste euskal ekoizpen bat ere proiektatu zen, Flying Hands. Bestalde, lehen aldiz eman da EITB saria Euskal Film Labur Onenari, 16060 egun filmak jasotakoa, zortzi lan proiektatu diren sail batean.
Faisaien Irla filmaren inaugurazioan bere zuzendaria, Asier Urbieta, eta Jone Laspiur, Sambou Diaby eta Ibrahima Kone protagonistak izan ziren bertan; zinemaldiaren sari berezia Helena Taberna nafar zinemagileari eman zaio itsiera-ekitaldian; eta beren filmak aurkeztera etorri dira Lara Izagirre, Lidia Zelović, Marta Gómez, Nagore Eceiza eta Paula Iglesias zinemagileak.
Era berean, eztabaida eta mahai-inguruetan parte hartu dute, besteak beste, honako hauek: Esteban Beltrán, Amnistia Internazionaleko Espainiako Ataleko zuzendaria; Raquel González, Mugarik Gabeko Medikuen Espainiako koordinatzailea; Juan Francisco Calvo, Amical de Mauthausen y otros campos y de todas las víctimas del nazismo erakundeko presidentea; Emilio Doménech kazetaria; Alfred Cunningham, Nazio Batuen Erakundeko gai indigenetan aditua; eta Josefina L. Martínez idazle argentinarra.
8.648 ikusle bertaratu dira Zinemaldiaren emanaldietara: 4.839 Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko 21 saioetara, 3.498 ikasle Antzoki Zaharrako goizeko 9 saioetara, eta 311 Tabakaleran Zinema eta Memoria zikloaren barruan programatutako hiru saioetara.
2.264 pertsonak bisitatu dituzte antolatu diren 3 erakusketak: Mauthausenetik haratago. Francesc Boix argazkilaria (Okendo Kultur Etxea, maiatzaren 31ra arte irekia), Kaliforniar ametsa (Aiete Kultur Etxea, ekainaren 8ra arte irekia) eta Artea eta Giza Eskubideak, haur eta gazteen 21. edizioa (Victoria Eugenia Antzokia).
Gainerako jardueretan (mahai-inguruak, antzerkia, Konekta TÚ online jokoa) 663 pertsonak hartu dute parte.
Guztira,11.575 ikusle bildu ditu zinemaldiak.