© Simon Vanrie
Musika

Françoiz BreutVif!

2025 apirilak 3 • 19:30

15 €

Victoria Eugenia Club aretoa

1990eko hamarkadan, Françoiz Breutek eta beste artista batzuek, tartean, Yann Tiersenek edo Dominique A-k uneko musika-mapa europarrean kokatu zuten Frantzia. Hain zuzen ere, Françoiz Breut gabe ezin da ulertu azken hogei urteetako abesti frantsesa. Bere letrak introspektiboak dira eta melankoliaz beteta daude; instrumentazio oparoa dute, baina, eta horrek giro alai eta estimulagarria ematen die abestiei.

Breutek euforia kutsakorra agertzen du beti agertokian, eta bere zintzotasunarekin konkistatzen duen jolas-eremu inozente bihurtzen da musika. François Hardyren, Nicoren, Marianne Faithfullen edo Suzanne Vegaren oihartzunak entzun daitezke bere musikan. Ahots atipikoa du eta arte hutsaren ibilbide zintzoa egin du Cherbourgeko abeslariak.

© Simon Vanrie