

Azerik eta Erbik basoa salbatzen duteVos & Haas redden het bos, 2024
2025 apirilak 6 • 12:00
Hizkuntza: euskara - 73 minutu
ESERLEKU URDINA / Laguntzailea: Gautena
HAURRENTZAKO ZINEMA
- Herbehereak-Belgika-Luxenburgo.
- Zuzendaritza: Mascha Halberstad.
- Ekoizpena: Janneke van de Kerkhof, Bruno Felix, Eric Goossens, Anton Roebben, Pierre Urbain, David Mouraire, Emmanuelle Vincent / Submarine, Doghouse Films, Walking The Dog.
- Gidoia: Fabie Hulsebos.
- Animazio-zuzendaritza: Jasper Kuipers.
- Musika: André Dziezuk.
Basoan gauza arraroak gertatzen dira! Hontza desagertu egin da, arratoi bihurri batzuek izututa dauzkate auzokoak eta aintzira batek gainezka egin du, basoan bizi diren gure lagunen etxeak urpean utziz. Akaso Kastore megalomanoaren lana izan daiteke? Azerik eta Erbik deskubritu egin nahi dute. Beren lagunik onena aurkitu behar dute, Hontza, eta euren etxeak salbatu nahi dituzte. Baina horrek arriskuan jarriko du haien adiskidetasuna. Horrela hasten da zirraraz eta dibertsioz beteriko abentura.
Oharra
Gonbidapenak eskuragai martxoak 28tik aurrera ERRESERBATU botoian eta Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan.