O Prentsa-oharra

2024 irailak 25 • 11:30

Zaz kantari frantsesa zuzenean ariko da Victoria Eugenian abenduaren 5ean, 19:30ean. Zazek estudioko seigarren diskoa grabatzen duen bitartean, Europan zortzi kontzertu intimo iragarri ditu, Victoria Eugenia Antzokiko hau tartean.

Donostia Kulturako bazkideek irailaren 27ko 12:00etatik aurrera erosi ahal izango dituzte sarrerak Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta donostiakultura.eus webgunean (ekitaldiaren fitxan automatikoki azalduko den erosketa botoiaren bidez). Bazkide ez direnek, aldiz, urriaren 1eko 12:00etatik aurrera eskuratzeko aukera izango dute, sarrerak aurrez agortu ez badira.

Informazio gehiago beheko loturetan:

Kontaktua Musika Komunikazioa