Yarin: prentsaurrekoa
D Prentsa-deialdia
2023 otsailak 2
11:00
Kukai eta Andrés Marinek Victoria Eugenia Antzokira ekarriko duten Yarin ikuskizunaren aurkezpena. Otsailaren 3 eta 4ean 19:30ean eta martxoaren 14ean dFERIA antzerki jaialdiaren barruan izango dira emanaldiak. Aldi berean, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide eta Bizikidetzarako zuzendaritzarekin elkarlanean burutu duten sormen prozesuaren inguruko making ofa aurkeztuko dute.
Partaideak
Norka Chiapusso, Donostia Kulturako Antzerkia eta Dantza ataleko zuzendaria
Jon Maya, Kukai Dantza konpainiako zuzendaria
Jose Antonio Rodriguez Ranz, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea