Marcus King Band Victoria Eugenia Antzokian izango da uztailaren 16an
O Prentsa-oharra
2025 martxoak 17 • 15:00
Marcus King musikari estatubatuarrak kontzertua eskainiko du uztailaren16an, Victoria Eugenia Antzokian. Greenvillen (Hego Carolina) jaio eta Grammy sarirako izendatua izan den laugarren belaunaldiko musikari hau zortzi urterekin hasi zen gitarra jotzen, aita eta aitona gitarristen urratsei jarraituz. The Marcus King Band gisa milaka kilometro egin ditu errepidean, eta interpretazio-trebetasun paregabea erakutsi du.
Sarrerak gaur, martxoak 11, 11:30ean, jarriko dira salgai Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta www.donostiakultura.eus/sarrerak webgunean, 11:30ean. Informazio gehiago beheko loturetan:
- Marcus King Band: Informazioa eta argazkiak (Dropbox)
- Marcus King Band (Victoria Eugenia Antzokia, uztailak 16, 19:30, 37 € / 35 € / 30 €)