Kepa Junkerak 2020ko Adarra Saria jasoko du irailaren 21ean
O Prentsa-oharra
2022 irailak 20 • 14:30
Kepa Junkera (Bilbo, 1965) musikariak 2020ko Adarra Saria jasoko du irailaren 21ean, Victoria Eugenia Antzokian, 19:30ean, Donostiako alkate Eneko Goiaren eskutik.
70. Donostia Zinemaldiaren EITB Galaren baitan, musikari bilbotarrari buruz Fermin Aiok zuzendu duen Berpiztu dokumentalaren proiekzioaren aurretik izango da sari banaketa; artistaren osasun arrazoiak zirela medio, Donostia Kulturak ezin izan baitzion Junkerari 2020an eman urtero musikaren alorrean ematen duen Adarra Saria.
- Prentsa-oharra eta argazkiak (Dropbox)
- Albistea (www.donostiakultura.eus)