Giza Eskubideen 21. Zinemaldia apirilaren 12tik 19ra bitartean garatuko da
O Prentsa-oharra
2024 apirilak 4 • 12:00
El salto (2023) filmak, Benito Zambranok zuzenduak, emango dio hasiera datorren apirilaren 12an Victoria Eugenia Antzokian Donostiako Giza Eskubideen 21. Zinemaldiari, Udaleko Giza Eskubideen arloak eta Donostia Kulturak antolatuta.
Inaugurazioko saioan, Fernando León de Aranoa zinegile konprometituak aurtengo sari berezia jasoko du, bere ibilbide osoari emana.
Andrea Jaurrietak zuzendutako Nina (2023) euskal filmak itxiko du zinemaldia apirilaren 19an Victoria Eugenian, film luze eta laburren sariak banatuko diren galan.
- Prentsa oharra, katalogoa eta argazkiak (Dropbox)
- Giza Eskubideen 21. Zinemaldia apirilaren 12tik 19ra bitartean garatuko da (Berria)
- Aurkezpena (YouTube)