Errobi, 2024ko Adarra Saria: (Victoria Eugenia, ekainak 21)
O Prentsa-oharra
2024 apirilak 10 • 11:00
Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak Errobi taldeari emango diote aurtengo Adarra Saria. Ekainaren 21ean, Musikaren Europako Egunean, 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokian izango da sari-emate ekitaldia eta, bukatutakoan, Errobi bikoteak kontzertua eskainiko du beste hiru musikariz inguratuta.
Sarrerak apirilaren 11n, osteguna, 11:30ean, jarriko dira salgai Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta www.donostiakultura.eus/sarrerak helbidean, 20 eurotan.
Informazio gehiago:
- Errobi, 11. Adarra Saria: informazioa eta argazkiak (Dropbox)
- Errobi, 11. Adarra Saria: albistea (donostiakultura.eus)