El Mago Yunke eta "Ez naiz inoiz Dublinen egon" antzezlana izango dira uztailean Donostia Kulturako udako programazioan
O Prentsa-oharra
2024 maiatzak 2 • 10:00
El Mago Yunke magoak ikuskizuna eskainiko du uztailaren 4tik 7ra, Victoria Eugenia Antzokian. Bestalde, Tentazioa konpainiaren eskutik, Ez naiz inoiz Dublinen egon antzezlana izango da uztailaren 11tik 14ra Antzoki Zaharrean eta honen gaztelerazko bertsioa, Nunca he estado en Dublín, abuztuaren 29tik irailaren 1era areto berean.
Sarrerak bihar, maiatzak 3, 11:30ean, jarriko dira salgai Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta www.donostiakultura.eus/sarrerak webgunean. Informazio gehiago beheko loturetan:
- Uztaileko programazioaren aurrerapena: Informazioa eta argazkiak (Dropbox)
- Hangar 52, El Mago Yunke (Victoria Eugenia Antzokia, uztailak 4-5, 20:30; 6-7, 18:00 + 21:00, 40 € / 35 € / 28 €)
- Ez naiz inoiz Dublinen egon, Tentazioa (Antzoki Zaharra, uztailak 11-14, 20:00, 26 € / 20 €)
- Nunca he estado en Dublín, Tentazioa (Antzoki Zaharra, abuztuak 29-1 iraila, 20:00, 26 € / 20 €)