Donostia Kultura: 2023ko urtarrileko programazioaren aurrerapena
O Prentsa-oharra
2022 azaroak 2 • 11:30
Hemen duzue Victoria Eugenia Antzokian, Antzoki Zaharrean, Egiako Gazteszenan, Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoan eta Larratxo Kultur Etxean 2023ko urtarrilean izango den programazioaren aurrerapena. Guztira, 16 ikuskizun dira: 9 kontzertu, 3 antzezlan, 2 dantza ikuskizun, eta musikal eta magia ikuskizun bana.
Sarrerak bihar, azaroak 3, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatilean eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.