Donostia Kultura: 2022ko urriko programazioaren aurrerapena
O Prentsa-oharra
2022 abuztuak 10 • 11:40
Hemen duzue Victoria Eugenia Antzokian, Antzoki Zaharrean, Egiako Gazteszenan, Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoan eta Larratxo Kultur Etxean urrian emango den programazioaren aurrerapena. Guztira, 13 ikuskizun dira: 5 kontzertu (Arima Soul, Federico Albanese, Metal Norte Festival, SexMob, Ensemble Sicialino), zirku bat (Nuye), 3 antzezlan (Réquiem por un campesino español, Familia Sarekada/Redada Familiar, Hondamendia!) eta haurrentzako lau ikuskizun. Gogoratu uztailean Victoria Eugeniako beste hainbat ikuskizun iragarri zirela.
Sarrerak bihar, abuztuak 11, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatilean eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.