XXXI. dFERIAk marka guztiak hautsi ditu
2025eko dFERIAk marka historikoa ezarri du bere adierazle nagusietan: bertaratutako publikoa, akreditatutako pertsonak eta konpainia parte-hartzaileak. Gainera, nota altuarekin pasa du nazioartekotze helburua, azken urteotan Europari begira egindako apustua, Suitza, Alemania eta Austria herrialde gonbidatu izan dituena.

Bestalde, garrantzitsua da nabarmentzea maila artistiko handia eta dFERIA berriz ere estatuko eta nazioarteko erreferentetzat jartzen duten proposamenen aniztasuna.
dFERIAk sentsazio bikainekin itxi du XXXI. jaialida. 17.749 parte-hartzaile izan dira antolatutako jarduera guztietan: 10.482 ikuskizunetan, batez beste % 85eko okupazio-mailarekin, eta 7.267 dFERIAko jarduera profesional eta ekitaldietan.
Kopuruei dagokienez, ikuskizunen kopuru handi bat (% 70) estreinaldiak izan dira modu batean edo bestean: lau mundu mailan, bi Europa mailan, bi estreinaldi estatuan eta hamasei Euskal Herrian. Diziplinei dagokienez, % 41 antzerkia izan da, beste %38 dantza, lau zirku (% 12) ikuskizun aurkeztu dira eta beste hiru diziplina anitzekoak (% 9). Atzerriko konpainiak Italia, Argentina, Errusia, Alemania, Austria, Suitza, Uruguai eta Kolonbiatik iritsi dira.
Akreditatutako pertsonen kopuruak dFERIAren marka guztiak gainditu ditu; mugarri bat eta era berean izugarrizko erronka izan da erakundearentzat; 2024an baino %16 gehiago hazi baita, 700 profesional baino gehiago akreditatuta. Horietatik, 300 inguru programatzaile, 84 banatzaile, 175 ekoizle edo konpainia-ordezkari, 84 instituzio-ordezkari, 17 kazetari eta kritikari, eta 52 beste sektore batzuetakoak. Aipatzekoa da dFERIAn nazioarteko profesional kopurua % 114 igo dela 2024arekin alderatuta. Edizio honek nazioarteko 152 akreditatu izan ditu (2024an 71 izan ziren), eta horietatik 88 nazioarteko jaialdietako programatzaileak eta ordezkariak izan dira. Kontinente guztietako 40 herrialde baino gehiago ordezkatzen dituzte.
dFERIAren 2026ko jaialdia martxoaren 15etik 19ra bitarte egingo da.
Informazio gehiago: dFERIA