Gaurtik aurrera eta abenduaren 28ra bitartean, XXV. Donostia Antzerki Sariko epaimahaikide izateko izen-emate epea zabaldu da.

2023.12.18

Donostia Antzerki Saria euskarazko antzerki profesionala bultzatzeko eta indartzeko Donostia Kulturak eta Udaleko Euskara Zerbitzuak sortutako saria da. Urtero, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean antolatzen den ekitaldian, Donostian aurreko urtean euskaraz helduentzako eskaini den antzezlan onenari ematen zaio saria.

Parte hartzeko baldintzak:

- 2024ko urtarrilaren 1erako 18 urte beteta izatea.

Donostiarra izatea, euskara jakitea eta antzerkia gustuko izatea.

Epaimahaian parte hartzeko inprimakia betetzeko epea abenduaren 28an bukatuko da. Izena eman dutenen artean hiru pertsona aukeratuko dira abenduaren 29an egingo den zozketa bidez.