XXIX. dFERIAk programazio eszenikoa aurkeztu du
Gaur, urtarrilak 27, dFERIAren programazio eszeniko osoa aurkeztu da. Ikuskizun hauetarako sarrerak eta abonua goizeko 11:30etik aurrera jarriko dira salgai gure leihatiletan eta webgunean.
Aurten, martxoaren 13tik 16ra bitartean izango da dFERIA, nahiz eta aurreko larunbat eta igandean programatutako zenbait ikuskizun bere baitan hartu. Edizio honetako gaia FAKE izango da, ardatz horren inguruan garatuko da hein handi batean 2023ko programazioa. 28 konpainien, 28 ikuskizun eta 44 emanaldi izango dira Donostiako hainbat antzeztokitan.
2023ko programazioak maila handiko ikuskizunak izango ditu. Nobedade bezala zirku ikuskizun bat izango da (Gap of 42, Chris Iris), helduentzako txotxongiloak (Celestina Infernal, Teatro Corsario) eta naziorte mailan ezaguna den Diptych dantza pieza.