Victoria Eugeniako udazkeneko programazioaren aurrerapen bat bihar jarriko da salgai
Victoria Eugenia Antzokiak salgai jarriko du bihar, uztailak 12, udazkeneko programazioaren aurrerapen bat. Guztira, 11 ikuskizun dira: 7 kontzertu, opera bat eta 3 antzezlan.
2022.07.11
James Rhodes, Guitarricadelafuente, Dorian, Eliades Ochoa, Sílvia Pérez Cruz eta Ismael Serranoren kontzertuak, The Messiah oratorioak, Dido & Aeneas operak eta Silencio, Un hombre de paso y Ladies Football Club antzezlanek osatzen dute udazkeneko egitarauaren aurrerapen hau.
Sarrerak bihar, uztailak 12, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera Victoria Eugenia Antzokiko leihatilean eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.