Victoria Eugenia antzokiko webgune berria martxan da
Pasa den ekainean DKren plataforma berria abiarazi ondoren, bere marka nagusien webguneak berrituko ditugu orain, eta Victoria Eugenia Antzokiarena izan da lehena.
2022.12.19
Webgune berriaren ezaugarrien artean, azpimarratzekoak dira:
- www.victoriaeugenia.eus webguneak erabilgarritasun esperientzia hobea eskaintzen du mugikorrean. Hori funtsezko alderdia da, esaterako sarreren % 60 baino gehiago bide horretatik erosten baitira.
- Webgunean ageri den informazioa ordenatu eta sinplifikatu egin da, erabiltzailea errazago irits dadin informazio horretara. Kontsulta gehien jasotzen dituzten edukiak agenda eta DK bazkideei zuzendutako atala dira.
- Logikoa denez, sarreren erosketarantz doan fluxua ahalik eta errazena eta arinena izan dadin bilatu da. Horretarako, erregistratuta dauden bazkideei saioa hasteko aukera emango zaie, sarrera erosketa prozesuan deskontuak automatikoki jasotzeko.
- 110 urteko historia duen antzoki honen bilakaeraren inguruko atalak mantendu egin dira.
- Bilatzaile azkarrago eta seguruago bat sartu da.
Webgunea Adimedia enpresa teknologikoak egin du. Berrikuntza egiteko Next Generation laguntzak jaso dira.