Astelehenean, abuztuak 5, jarriko du Donostia Kulturak salgai udazkeneko arte eszenikoetako programazioa.

2024.08.02

Guztira, ordainpeko 67 ikuskizun (24 kontzertu, 20 antzezlan, 7 dantza emanaldi, bertso saio bat eta 15 haur ikuskizun) eta 7 jaialdi (XIX. Donostikluba Festibala, Metal Norte Festibala, Kutixik Jaialdia, Zombie Jaialdia, Revolution JamRock Festival, Iturritik Dantza Jaialdia eta Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Astea) izango dira Donostia Kulturaren antzoki eta aretoetan.

Sarrerak astelehenean, abuztuak 5, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatilean, baita donostiakultura.eus/sarrerak webgunean ere.

Webgunean dagoen informazioaz gain, hona hemen paperezko euskarrietarako prestatutako materiala.