Udaberriko programazioaren aurrerapen bat jarriko da salgai
Bihar, otsailak 16, jarriko da salgai udaberriko arte eszenikoen eta musika programazioaren aurrerapen bat. Guztira, 19 ikuskizun dira: zazpi kontzertu, sei antzezlan, bost dantza ikuskizun eta dantza jaialdi bat.
Sarrerak bihar, otsailak 16, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatilean eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.
Etiopiaren aldeko ahotsak kontzertuak eta Yoshida Brothers, Goxua´n Salsa, Su ta Gar, Soledad Ruz & Cía, Andrea Motis & Marco Mezquida eta Aurelien Pontier artisten emanaldiek; Alfonso X, la última cantiga, El nadador de aguas abiertas, Las que limpian, Déjà vu, Huesos eta Obsoletus antzezlanek, eta Gold, Prisma, CreAcción, Lasala 10 urte dantza-lanek, Kubako Balet Nazionalaren dantza emanaldiak eta Lindy hop Dantza Jaialdiak osatzen dute udaberriko egitarauaren aurrerapen hau.