Asteartean, otsailak 25, jarriko du Donostia Kulturak salgai udaberriko arte eszenikoetako programazioa.

2025.02.24

Guztira, ordainpeko 51 ikuskizun (14 kontzertu, 23 antzezlan, 8 dantza sorkuntza eta 6 haur ikuskizun) programatu dira,  baita Giza Eskubideen 22. Zinemaldia ere.

Sarrerak asteartean, otsailak 25, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.

Webgunean dagoen informazioaz gain, hona hemen paperezko euskarrietarako prestatutako materiala.