60. Jazzaldiko Tokiko Taldeak hautatzeko prozesua ireki da
Hautaketa prozesuan parte hartzeko taldeek izen-ematea osatu eta hautaketa prozesu honen oinarrietan zehazten den materiala bidali beharko dute, 2024ko azaroaren 29aren 14:00ak baino lehen.
10 Tokiko Talde arituko dira 60. Jazzaldian
60. Jazzaldiak azken urteotan euskal Jazz taldeen alde egindako apustua berretsi du, eta horretarako, 2025ko uztailaren 22tik 27ra egingo den jaialdian parte hartzeko hainbat bide eskainiko ditu. Hain zuzen ere, Jazzaldiak hamar emanaldi erreserbatu ditu gaur hasiko dugun hautaketa-prozesuaren bidez aukeratuko diren tokiko 10 taldeentzat.
Euskal Jazz taldeen artean hautaketa prozesu bat aurrera eramateko ekimena 2006an jarri zen abian lehen aldiz eta harrezkero urtero egiten dugu, arrakasta handiarekin. Azken edizioan parte hartzeko 62 talde aurkeztu ziren, horietatik 15ek Donostiako zenbait areto eta klubetan jo zuten eta antolakuntzak azkenik 10 aukeratu zituen 59 Jazzaldian jotzeko. Ikus-entzule asko bildu ziren eta tokiko Jazz taldeen maila altua agerian geratu zen.
Horrez gain, Jazzaldiak zuzenki aukeratzen dituen beste euskal musikari askoren proiektuak ere sartzen ditu bere egitarauetan. Asko izan dira modu honetan azken urteotako Jazzaldian parte hartu duten euskal musika talde eta musikariak: Izaro, Merina Gris, El Columpio Asesino, Shinova, Chill Mafia, Noa & The Hell Drinkers, Elkano Browning Cream, The Fake Cousins, R.S. Basque Faktor, Gregario de Luxe, Swingtronics, Itziar Yagüe, Arima Soul, Sara Mansilla, Iñaki Salvador, Oreka Tx, Michel Portal, Paul San Martín, Mikel Azpiroz, Nøgen, Belako, Stinus, Amateur, Mikel Erentxun, Easo Abesbatza, Jon Urrutia, Víctor de Diego, Niña Coyote eta Chico Tornado, Rural Zombies...
Tokiko taldeen hautaketa prozesua
Hautaketa prozesuan parte hartzeko, taldeek Jazzaldiaren webgunean, izen-ematea osatu eta hautaketa prozesu honen oinarrietan zehazten den materiala bidali beharko dute, 2024ko azaroaren 29aren 14:00ak baino lehen.
Aurkeztutako proposamen guztietatik hamabost talde hautatuko dira Donostiako klub eta lokaletan jotzeko, oraindik zehaztu gabeko datetan (bat eguneko), 2025eko urtarriletik apirilera bitartean. Joaldien datak eta lekuak gure webgunean argitaratuko ditugu eta hedabideei ere jakinaraziko zaizkie, interesaturik legokeen entzuleriak joateko modua izan dezan. Ikus entzuleek 15 talde horien inguruko botoa emateko aukera izango dute beraien kontzertuak amaitutakoan, puntuazio altuena lortzen duten 10 taldeak izango dira aukeratuak 2025eko 60. Jazzaldian jotzeko.
Hautaketa prozesuan parte hartzeak ez du lehiaketa izaerarik izango: prozesuaren xede bakarra 59. Jazzaldian parte hartuko duten tokiko taldeak hautatzea izango da.