Poesia Orduak irailaren 4an Victoria Eugenia Cluben
Donostia Kultura eta Euskal Idazleen Elkartea dira urtero irailean egin ohi diren Poesia Orduak errezitalen antolatzaileak. Aurten ere bi saio zeuden programatuak, baina bakarra egingo da: hilaren 4an, Etxe bat (Yolanda Arrieta Malaxetxebarria eta Peru Galbete), Victoria Eugenia Cluben, iluntzeko 19:00etan. Gonbidapenak irailaren 1eko goizeko 11:30etik aurrera eskuragai izango dira webgune honetan, baita Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan ere.
Etxe bat emanaldian Yolanda Arrieta Malaxetxebarriak jarriko ditu hitzak eta Peru Galbetek musika. Testuak idazleak argitaratzear daukan liburu batekoak dira.
Goizalde Landabasok eta Xabier Zeberiok irailaren 5ean eskaini behar zuten Tolesdurak emanaldia atzeratu egin da, artistek ezin izango baitute orain eskaini, eta 2024ko martxoko Poesialdia programan ikusi ahal izango da.