Iratxe Ansa eta Igor Bacovich-ek gidatzen duten Metamorphosis Dance konpainiak bi emanaldi ditu apirilaren 13an (Prisma) eta 15ean (CreAcción) Victoria Eugenia Antzokian. Gainera, bi entsegu ireki eta topaketa bat egongo dira bi koreografoekin.

2023.03.31

Esan bezala, apirilaren 13an, 19:30ean, Victoria Eugenian Prisma ikuskizuna taularatuko dute. Terrorismoaren biktima batek bere sendabidean bizi duen barne-prozesuaren faseek iruten dute Prismaren dramaturgia.

Bezperan, apirilak 12, 19:00etan entsegu irekia izango da Club aretoan.

Apirilaren 15ean, 19:30ean, CreAcción ikusteko parada izango dugu. Bost dantzarirentzako pieza honek bat egiten du konpainiaren estetikarekin eta modu eszenikoarekin, baina oraingoan ez da sortu ohiko prozesuaren arabera.

Kasu honetan ere bezperan, apirilak 14, 19:00etan, entsegu irekia izango da Club aretoan.

Astea borobiltzeko, apirilaren 15eko emanaldiaren ondoren, topaketa egongo da bi koreografoekin. Andoni Mutiloa arituko da gidari eta bideratzaile lanetan.