Donostia Kulturak 2024ari buruz egindako balantzean, Donostiako herritarren parte-hartzea, publikoaren erantzuna eta sortzaileei emandako babesa izan dira aipagarrienak.

2025.02.19

Donostia Kulturak sorkuntzari egindako inbertsio zuzenarekin (8.000.000 euro inguru) eta partaidetzari buruzko datu bikainekin itxi zuen aurreko urtea. Kultur etxeek milioi bat bisita baino gehiago izan zituzten berriz ere, Jazzaldiak 185.600 bisitari baino gehiago eta San Telmok 150.000 bisitariren kopurua gainditu zuen iaz ere, besteak beste, Chillida, Basterretxea eta Azkarateren erakusketei esker. Sarrera salmentarekin lortutako diru-sarrerak 3.500.000 euro ingurukoak izan ziren eta babesletzak gehituta, 6 milioi euro gehiagoko diru-sarrerak izan zituen Donostia Kulturak. Udalaren 26 milioi euroko ekarpenari gehituta, erakundeak 32 milioi euroko aurrekontua izan zuen.

Hemen duzue informazio gehiago: 2024ko Memoria