Literaktum 2024ren azken asteburuko programazioa
Lehenengo bi asteetako programazioak harrera arrakastatsua izan eta gero, literaturaz betetako bigarren asteburuari ekingo dio Literaktum jaialdiak.
Bihar, ostirala, azaroak 22, lau izango dira programatutako ekitaldiak.
Okendo K.E.n, 19:00etan, Adania Shibli idazle palestinarra izango da Yolanda Mendiolarekin solasean. Shibliren Detaile xume bat, bere jaioterri okupatuan kokatutako azken eleberria izango dute hizpide. Ekitaldi honetarako gonbidapena beharrezkoa da.
Ostiral honetan, Franz Kafka idazle txekiarraren heriotzaren urteurrenari erreparatuko dio Literaktumek. Tomasene K.E.n, 19.00etan, Metamorfosia bere lanaren inguruko irrati-antzerkia moldatuko du Inko Martínek.
Franz Kafkarekin jarraituz, 19:30ean, Gastronomiazko Euskal Anaiartean, Franz Kafka 100 años literatur solasaldia zuzenduko du Slawka Grabowskak, idazlearen bizitza eta lanaz aritzeko eta janariari arreta berezia eskainiz. Izan ere, Franz Kafkarekin afaria izango da ondoren, 21:00etan, hau ere Gastronomiazko Euskal Anaiartean, non bere liburuetan agertzen diren plateretako batzuk dastatuko diren.
Asteburuan sartuta, azaroaren 23an, programazioa ere askotarikoa izango da. 19:00etan bi ekitaldi egingo dira: alde batetik, Bertso saio espekulatiboa Loiola K.E.n; eta, bestetik, Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoan, Carmen Molak El Clan azken eleberria aurkeztuko du, Nerea Kortabitartek gidaturiko solasaldian. Jarduera honetarako gonbidapena beharrezkoa da.
Astea borobildu eta aurtengo Literaktum jaialdiari amaiera emateko, Dani Venegasek, Andoni Etxebestek, Antxon Sarasuak, Jon Gurrutxagak y Urbil Artolak Belar Hostoak II kontzertua eskainiko dute, Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoan, 19:00etan. 1978an, Txomin Artola bakarlariak Walt Whitman-en Leaves Of Grass (Belar hostoak) poesia liburutik testuak euskaratu eta kantu bilakatu zituen abestiak moldatu eta gogora ekarriz.
Literaktum txikia
Literaktum Txikiari dagokionean ere, jarduerak izango dira nonahi.
Hasteko, azaroaren 23an, larunbatean, Ipuin Kontalarien X. Maratoia egingo da San Jerónimo aretoan, adin ezberdinetara zuzenduak, ordutegi ezberdinetan goizean hasi eta arratsaldera arte.
Amara eta Etxarrieneko Haurtxokoetan aldiz, ilustrazio lantegi bana izango dute, Asier Iturralde eta Aitziber Alonso ilustratzaileekin. Biak ere, 17:00etan izango dira.
Eta aurtengo Literaktum Txikia amaitzeko, antzerkia. Kuku ezkutuan dauden emakumeak Eidabe konpainiaren eskutik, 17:00etan Okendo K.E.-n. Ordu berean, Aiete K.E.-n, Pintto, Pintto obra izango da ikusgai, Anita Maravillas konpainiak eskainia. Eta azken antzezlana, Egia K.E.ko Gazteszenan, Vaiven konpainiak, Anónima antzeztuko du.
Informazio guztia Literaktum.eus webgunean dago. Egun hauetako argazkiak Flickr-en daude ikusgai eta hitzaldien audioak DK Irratian entzun daitezke ere podcast formatuan.