Kukai Dantza eta Jesús Rubio Gamoren "Txalaparta" lanaren estreinaldia
Kukai Dantza Taldea eta Jesús Rubio Gamo koreografoak egindako Txalaparta sorkuntza Victoria Eugenia Antzokian estreinatuko da otsailaren 3an eta 4an. Estreinaldiaren inguruan hainbat jarduera antolatu dira.
Urtarrilaren 31n, iluntzeko 19:00etan, Ikusle eskola jarduera programatu da Jon Maya eta Jesús Rubio Gamorekin batera Club aretoan. Biek Txalaparta lan berriaren sormen prozesura hurbilduko gaituzte. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira antzokiko leihatilan egunean bertan, 17:00etatik aurrera. Bi sarrera gehienez pertsona bakoitzeko.
Estreinaldiaren bezperan, otsailaren 2an, entsegu orokorra izango da Victoria Eugenian iluntzeko 19:00etan. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira antzokiko webgunean eta leihatilan urtarrilaren 26an, goizeko 11:30etik aurrera. Bi sarrera gehienez pertsona bakoitzeko.
Txalaparta ikusteko sarrerak eskuragarri daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan baita gure webgunean ere. Otsailaren 3an emanaldia 19:30ean hasiko da; hilaren 4an, igandea, 19:00etan.