Iturritik Jaialdiaren II. edizioa urriaren 19tik 22ra egingo da
Iturritik Jaialdia urriaren 19tik 22ra antolatuko da. Guztira, aretoko 4 dantza-ikuskizun eta kaleko emanaldi bat izango dira.
Iturritik zuzenean edaten duten sorkuntzak dira jaialdi honen protagonista. Iturria, jatorria, sustraia… inspirazio iturri da sortzaile ugarirentzat, eta jaialdi honek joera horren lekuko izan nahi du.
Jaialdiaren bigarren edizio honetan Euskal Herriko eta Andaluziako proposamenak izango dira: Compañía Antonio Ruz, La Phármaco, Kresala Dantza Taldea, Kukai Dantza eta Marcos Morau. Ikuskizunez gain, pentsamendu zein formazioari bide emango dioten artistekin elkarrizketak eta topaketak izango dira.
Sarrerak eta abonamendua bihar, irailak 1, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera Victoria Eugenia Antzokiko leihatilean eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.
Programa osorik egunez egun
Oskara, Kukai Dantza + Marcos Morau. Urriak 19. Victoria Eugenia
La noche de San Juan, Compañía Antonio Ruz. Urriak 20. Victoria Eugenia
Hitaz orhoit, Kresala Dantza Taldea. Urriak 21. Victoria Eugenia
Giza, Kukai Dantza. Urriak 21. Okendo plaza. Doan
Trilla, La Phármaco.Urriak 22. Victoria Eugenia Club