Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak Interview: Urez eta hondarrez ikuskizunaren estreinaldia aurkezten du, Tentazioa konpainiarena. Telmo Iruretak zuzendutako De agua y arena film laburrean oinarritua. Emanaldia euskaraz izango da, apirilaren 2an, asteazkena, 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokian (Klub Aretoan).

2025.03.13

Sarreren salmenta martxoren 21ean, ostirala, hasiko da 11:30etik aurrera Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugeniako leihatiletan eta DKren webgunean (Interview: Urez eta hondarrez).

Telmo Iruretak zuzendutako De agua y arena film laburrean oinarritutako muntaia.

Hona hemen nola aurkezten duen emanaldia Mireia Gabilondok (Tentazioa):

"Amak, Isabel Uriak, idatzi zion eskutitz eder batetik abiatuta, gure Telmo Irureta maiteak De agua y arena izeneko film labur ederra zuzendu eta ekoitzi du. Garuneko paralisiaz hitz egiten du, nola eta noiz etorri zitzaion, familiak nola hartu zuen, eta berak nola egokitu behar izan duen inork imajinatzen ez zuen “beste bizitza” horretara.

Tentazioan film laburra ikusi genuen eta gustatu egin zitzaigun. Horrenbeste gustatu ere, gehiago jakin nahi izan genuela. Horregatik proposatu genion Telmori zuzeneko formatu ezohiko eta berezi bat ekoiztea Dorleta Urretabizkaiarekin batera, zeinetan, laburra ikusi ondoren ikusleek ere parte hartuko baitzuten Interview baten bitartez eta “elkarrizketatzaile” hurbil eta konplize baten laguntzaz, protagonistari buruz gehiago jakiteko. Esan gabe geratu zitzaizkion gauza horiek guztiak konta diezazkigun, baita prozesua nolakoa izan den eta zer zailtasun eta poz ekarri dizkion ere. Eta berari buruz hitz egin diezagun, horixe baita gustatzen zaiguna. Orduak eta orduak emango genituzkeelako Telmori entzuten, hura sentitzen, bere barreaz eta umoreaz kutsatzen... azken batean, bizitza berak bizi duen bezala bizitzen ikasten.

Eskerrik asko, Telmo!".