Grupo Sareak hartuko du Victoria Café espazioaren ardura
Aurreko esleipendunaren kontratua amaitu ondoren, Victoria Eugenia Antzokian Victoria Café espazioa ustiatzeko lehiaketa irabazi du Grupo Sareak datozen 15 urteetarako.
2024.11.25
Donostia Kulturak ustiapen lizitazioa martxan jarri ondoren Orioko sukaldaritza taldea izan da lehiaketaren irabazle. Talde horrek kudeatuko du gunea 2025eko urtarriletik aurrera, nortasun eta erabilera berriak emanez.
Gune gastronomiko berriaren irekiera erreforma lanak amaitu ondoren izango da. Aste batzuk beharko dituztela aurreikusten da.