Donostia Kulturak bihar, azaroak 3, jarriko du salgai urtarrileko programazioa. Guztira, 16 ikuskizun dira: 9 kontzertu, 3 antzezlan, 2 dantza ikuskizun, eta musikal eta magia ikuskizun bana.

2022.11.02

Euskal Herriko Gazte Orkestra, The Messiah, tindersticks, Hegalak, Don Inorrez, The Musical Box, Natalia Tchitch-Julia Siciliano, Zoh Amba Quartet eta Gabonak In Hell kontzertuak; Ez naiz inoiz Dublinen egon / Nunca he estado en Dublín, Porno eta La infamia antzezlanak; Jondo. Del primer llanto, del primer beso eta Moor Krad dantza ikuskizunak; Bretxa. 1813, Donostiako sutea musikalak, eta Donostia vive la magia magia saioak osatzen dute urtarrileko programazioa.

Sarrerak bihar, azaroak 3, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatilean eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.