"Artea eta Giza Eskubideak, haur eta gazteen 21. ekitaldia" erakusketa zabalik
Donostiako Udaleko Giza Eskubideen arloak antolatutako Artea eta Giza Eskubideak, haur eta gazteen 21. ediziorako, 6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek egindako marrazki eta muralen erakusketa.

Aurten, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 3. artikuluari buruz hausnartzeko gonbitea egin diegu gazteei. Bertan, bizitzarako, askatasunerako eta segurtasunerako beharrezkoak diren eskubideak jasotzen dira. Eskubide horiek funtsezkoak dira gainerako guztiez gozatu ahal izateko, eta badakigu, gaur egun, munduko leku askotan ez direla errespetatzen. Eskubide horien guztien inguruko hausnarketaren isla aurtengo 2.000 parte-hartzaileen 1.300 obra baino gehiagotan ikus daiteke.
Sari banaketa igandean, apirilaren 13an, egingo da Udaletxeko Udalbatza aretoan.
Ordutegia (sarrera Okendo plazatik)
astelehenetik ostiralera: 17:00 – 20:00
larunbatak eta igandeak: 11:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00