"Artea eta Giza Eskubideak, haur eta gazteen 20. ekitaldia" erakusketa irekita Victoria Eugenia Antzokian
Giza Eskubideen 21. Zinemaldiko Artea eta Giza Eskubideak, haur eta gazteen 20. ekitaldia erakusketa irekita egongo da apiririlak 12tik 19ra Victoria Eugenia Antzokian (sarrera Okendo plazatik).
6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek egindako marrazki eta muralen erakusketa, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen arloak antolatutako.
Aurten Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 75. urteurrena betetzen da. Horregatik, 19. ekitaldi honek aurrera pausu bat eman du proposamen berri batekin. Galdera desberdinak plazaratu ditugu: zein da eskubide garrantzitsuena?, eskubide berriak beharko lirateke? Munduan betetzen al dira? Horrela, erakusketan banakako eta taldekako 1.700 lan baino gehiagok eman diote erantzuna galdera hauei. Parte hartzea ikastetxe, haurtxoko, harrera-zentro, arte-akademietako eta libreki 2.600 pertsona baino gehiagokoa izan da.
Sari banaketa igandean, apirilaren 14an, egingo da Udaletxeko Udalbatza aretoan.
Ordutegia (sarrera Okendo plazatik)
astelehenetik ostiralera: 17:00 – 20:00
larunbata eta igandea: 11:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00