Apirilak 29, Dantzaren Nazioarteko Eguna
Datorren astelehenean, apirilak 29, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Antzerkiaren Institutu Nazionaleko (ITI) Dantza Batzordeak Jean-Georges Noverre (1727-1810) ballet modernoaren sortzailearen urtebetetzea ospatzeko sortu zuen 1982an. Aurtengo manifestua Marianela Núñez dantzari argentinarrak idatzi du.
Dantzaren Nazioarteko Egunaren helburua dantza ospatzea da, arte mota horren unibertsaltasunaz gozatzea, oztopo politiko, kultural eta etniko guztiak zeharkatzea eta, pertsonak amankomuneko hizkuntza baten bidez elkartzea.
Marianela Núñezen mezua
Oroitzapen bat ez da nahikoa historia egiteko. Eta antzerki baten historia, norberarena bezala, besteen historia ere bada, dantza bezalako arte bat migratu eta latitude ezberdinetan haztearen modukoa.
Royal Balleteko hormek egindako bidaia kontatzen duten argazkiak gordetzen dituzte, historiak bere protagonistak erreklamatzen ditu eta izen horietako bakoitzarekin dantzak distira egiten du Argentinan.
Maiz, erakundeak anonimotasun isilean murgiltzen dira, aurpegirik eta abizenik gabe, iraganeko oihartzunari aurre egitea saihestuz.
Sarritan, ahanztea geldiarazteko harresi lana egiten dutenak ITI-UNESCOk sustatutako eta babestutako erakundeak dira, Argentinako Dantza Kontseilua bezala.
Dantzaren mundua aberastu duten eta datozen belaunaldiek entzunak izatea merezi duten maisu-maistra, artista eta koreografoen historia berreskuratzeko eta biziberritzeko konpromisoan nago zuekin batera. Denok jakin dezagun ez garela ikusleak, baizik eta artez, duintasunez eta sakrifizioz eraikitako tradizioaren oinordekoak, gure bidea piztuz edertasunarekiko bokazioz eta maitasunez. Etorkizunak eta orainak gure arreta bereganatzen badute ere, iraganeko oinarri sendorik gabe, gure lurren emankortasunik gabe, dantzaren zuhaitzak ezin du loratu. Sustraiak tradizioa dira eta aldi berean… elikagaiak.
Euskarazko itzulpena: BITEZ S.L.