2025eko Aste Santuko ordutegia Donostia Kulturaren guneetan
Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia apirilaren 14tik 27ra bitartean. 2024-2025 ikasturtean zehar ohikoa den ordutegiarekin alderatuta hainbat aldaketa dago.

Bulego orokorrak
Erregina Erregeorde 8ko bulegoak (Victoria Eugenia Antzokia): Astelehenetik ostiralera (9:00-14:00), jaiegunetan izan ezik (apirilaren 17tik 21era, biak barne).
Konstituzio plaza 1eko bulegoak: Astelehenetik ostiralera (9:00-14:00), goiko paragrafoan aipatutako jaiegunetan izan ezik.
San Telmo Museoa
San Telmo Museoaren ordutegiari dagokionez, apirilaren 14an, itxita izango da. Apirilaren 15etik 27ra egunero zabalduko ditu ateak: 10:00-20:00.
San Telmo Museoko Liburutegiari dagokionez, itxita izango da apirilaren 14an eta apirilaren 17tik 21era, biak barne. Gainerako egunetan ohiko ordutegia: astearteetan (15 eta 22) eta ostegunean (24), 10:00-14:00 / 16:00-20:00. Asteazkenetan (16 eta 23) eta ostiralean (25), 10:00-14:00.
Urgull
Urgulleko Historiaren Etxea egunero zabalik apirilaren 14tik 27ra. Ordutegia: 11:00-19:00.
Urgull Mendiko Liburutegiak ez ditu ateak zabalduko garai honetan, Damen Baterian egiten ari diren obrak direla eta.
Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatilak
Programazioaren arabera joango dira leihatiletako ordutegiak egokitzen.
Victoria Eugeniako leihatila egunero zabalik (11:30-13:30 / 17:00-20:00), apirilaren 17an, 18an, 20an eta 21ean izan ezik (lau egun horietan itxita). Ikuskizuna beranduago hasiz gero, leihatila hura hasi arte egongo da zabalik. Eta lehenago hasiz gero, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago irekiko da.
Antzoki Zaharreko leihatila itxita egongo da apirilaren 7an, 8an, 14tik 22ra, 28an, 29an eta 30ean. Gainera:
- Bertan ekitaldirik ez bada: astelehenetik ostiralera: 11:30-13:30.
- Bertan ekitaldiren bat bada: 11:30-13:30 / 17:00-20:00. Ikuskizuna beranduago hasiz gero, leihatilak hura hasi arte egongo dira zabalik. Eta lehenago hasiz gero, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago irekiko da.
Kultur etxeak eta liburutegiak
Aiete Kultur Etxea: apirilaren 14an eta hilaren 17tik 21era, biak barne, itxita izango da; gainerako egunetan hauxe izango da ordutegia: 10:00-14:00. Apirilaren 26an arratsaldez ere zabalduko ditu ateak: 10:00-14:00 / 16:30-20:00.
Amundarain Mediateka (Martutene): apirilaren 14tik 16ra eta hilaren 22tik 25era, egunero zabalik (10:30-13:30). Apirilaren 17tik 21era, biak barne, itxita.
Casares eta Tomasene kultur etxeak: betiko ordutegia mantenduko dute, apirilaren 17tik 21era izan ezik (egun hauetan itxita). Gainerakoetan, astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30; apirilaren 26an, larunbata, Tomasenek soilik zabalduko ditu ateak: 10:00-14:00 / 16:30-20:00.
Egia Kultur Etxea: apirilaren 14tik 16ra eta hilaren 22tik 25era, egunero zabalik (10:00-14:00). Hilaren 15ean eta 22an arratsaldez ere zabalduko ditu ateak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Apirilaren 17tik 21era, biak barne, itxita.
Ernest Lluch Kultur Etxea: ohiko ordutegia mantenduko du, apirilaren 17tik 21era izan ezik (egun hauetan guztietan itxita); gainerakoan, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00.
Intxaurrondo Kultur Etxea: apirilaren 14tik 16ra eta hilaren 22tik 25era, egunero zabalik (10:00-14:00). Hilaren 14an eta 22an arratsaldez ere zabalduko ditu ateak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Apirilaren 17tik 21era, biak barne, itxita.
Larratxo Liburutegia: apirilaren 14tik 16ra eta hilaren 22tik 25era, egunero zabalik (10:00-14:00). Apirilaren 17tik 21era, biak barne, itxita.
Larrotxene Kultur Etxea: apirilaren 14tik 16ra eta hilaren 22tik 25era, egunero zabalik (10:00-14:00). Hilaren 16an eta 23an arratsaldez ere zabalduko ditu ateak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Apirilaren 17tik 21era, biak barne, itxita.
Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder): ohiko ordutegia mantenduko du, apirilaren 17tik 21era izan ezik (egun hauetan, itxita): astelehenetik ostiralera, 10:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00.
Liburutegi Nagusiko Haur Saila eta Haur Liburuaren Dokumentaziogunea (Fermin Calbeton 25): apirilaren 14tik 16ra eta hilaren 22tik 25era, egunero zabalik (10:00-14:00). Hilaren 15ean eta 22an arratsaldez ere zabalduko ditu ateak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Apirilaren 17tik 21era, biak barne, itxita.
Loiola Kultur Etxea: apirilaren 14tik 16ra eta hilaren 22tik 25era, egunero zabalik (10:00-14:00). Hilaren 16an eta 24an arratsaldez ere zabalduko ditu ateak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Apirilaren 17tik 21era, biak barne, itxita.
Lugaritz Kultur Etxea: apirilaren 14tik 16ra eta hilaren 22tik 25era, egunero zabalik (10:00-14:00). Hilaren 16an eta 23an arratsaldez ere zabalduko ditu ateak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Apirilaren 17tik 21era, biak barne, itxita.
Okendo Kultur Etxea: ohiko ordutegia mantenduko du, apirilaren 17tik 21era izan ezik (egun hauetan, itxita); gainerakoan, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00.