2024ko gabonetako ordutegia Donostia Kulturako guneetan
Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra bitartean.
Bulego orokorrak
Erregina Erregeorde 8ko bulegoak (Victoria Eugenia Antzokia): Astelehenetik ostiralera (9:00-13:30), abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an izan ezik (itxita).
Konstituzio plaza 1eko bulegoak: Astelehenetik ostiralera (9:00-13:30), abenduaren 21ean, 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an izan ezik (itxita).
San Telmo Museoa eta Urgulleko Historiaren Etxea
San Telmo Museoaren ordutegia ondorengoa izango da: asteartetik igandera, 10:00-19:00. Abenduaren 21ean, 24an eta 31n, 10:00-14:00. Abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an museoa itxita izango da.
San Telmo Museoko Liburutegiari dagokionez, abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra arte, astearte, asteazken eta ostiraletan, 10:00-14:00; ostegunetan, 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita izango da.
Urgulleko Historiaren Etxea itxita dago udaberrira arte.
Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatilak
Programazioaren arabera joango dira leihatiletako ordutegiak egokitzen.
Victoria Eugeniako leihatila egunero zabalik (11:30-13:30 / 17:00-20:00) salbuespen hauekin: abenduaren 24an (goizez bakarrik) eta abenduaren 25ean, 31n eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da. Ikuskizuna beranduago hasiz gero, leihatila hura hasi arte egongo da zabalik. Eta lehenago hasiz gero, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago irekiko da.
Antzoki Zaharreko leihatila soilik bi egunetan egongo da zabalik: abenduak 22 (11:30-13:30 / 17:00-20:00) eta 29 (11:30-13:30 / 16:30-20:00).
Kultur etxeak eta liburutegiak
Aiete Kultur Etxea: abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra, asteartetik igandera goizez zabalduko ditu ateak, 10:00-14:00; abenduaren 28an eta urtarrilaren 4an, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik (itxita).
Amundarain Mediateka (Martutene): abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra, astelehenetik ostiralera (10:30-13:30), abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an izan ezik (itxita).
Casares eta Tomasene kultur etxeak: abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra, astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30; abenduaren 28an eta urtarrilaren 4an (Tomasene soilik), 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Abenduaren 21ean (Tomasene soilik), 24an eta 31n, 10:00-14:00. Abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an itxita.
Egia Kultur Etxea: abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00; zabalik egongo da arratsaldez ere abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an, itxita.
Ernest Lluch Kultur Etxea: abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30; abenduaren 28an eta urtarrilaren 4an, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Abenduaren 21ean, 24an eta 31n goizez bakarrik (10:00-14:00); abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an, itxita.
Intxaurrondo Kultur Etxea: abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00; zabalik egongo da arratsaldez ere abenduaren 23an eta 30ean: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an, itxita.
Larratxo Liburutegia: abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00. Abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an, itxita.
Larrotxene Kultur Etxea: abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00; zabalik egongo da arratsaldez ere abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an, itxita.
Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder): abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra, astelehenetik ostiralera, 10:00-20:30; abenduaren 28an eta urtarrilaren 4an: 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Abenduaren 21ean, 24an eta 31n, 10:00-14:00; abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an, itxita.
Liburutegi Nagusiko Haur Saila eta Haur Liburuaren Dokumentaziogunea (Fermin Calbeton 25): abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra, astelehenetik larunbatera: 10:00-14:00. Abenduaren 21ean, 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an itxita.
Loiola Kultur Etxea: abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00; zabalik egongo da arratsaldez ere abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an, itxita.
Lugaritz Kultur Etxea: abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00; zabalik egongo da arratsaldez ere abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an, itxita.
Okendo Kultur Etxea: abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30; abenduaren 28an eta urtarrilaren 4an, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Abenduaren 21ean, 24an eta 31n goizez bakarrik (10:00-14:00); abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an, itxita.
Urgulleko Damen Bateriako Liburutegia: abuztuaren 31n ateak itxita zituen eta ikasturtean zehar ez da zabalduko.