Donostia Kulturaren 2023ko memoria osoa eskuragarri dago
Otsailaren hasieran balantzea aurkeztu zen eta orain Donostia Kulturaren 2023ko memoria osoa eskuragarri dago.
Tokiko kulturaren industrian inoiz egin duen inbertsio handienarekin itxi zuen Donostia Kulturak, 12.300.000 euroko kopurua gainditu baitzuen jardueretako gastuetan. Jazzaldiak marka berriak ezarri zituen publikoari dagokionez, 190.000 entzule baino gehiagorekin, baita ikuskizunen eta erakusketen egitarauak ere, ia 300.000 sarrera salduta. Ia 9.000 lagunek baino gehiagok egin zuen kultura kultur etxeek eskaini zituzten 900 ikastaroetan, 2023ko beste errekor bat lortuz. Haurren zein helduen danborradetan ere inoiz baino jende gehiagok hartu zuen parte, 25.000 donostiar; Aste Nagusian ere, 1.200.000 donostiar eta bisitari izan ziren. Liburutegi Sareak 785.535 bisita jaso zituen...
Datu horiek eta beste asko topa daitezke 2023ko memorian. Jaitsi hemen 2023ko memoria osoa.
Hauek dira memoriako atalak
- Balantzea
- Erakundearen egitura eta balantze ekonomikoa
- Komunikazioa eta irudia
- DK Bazkideak
- San Telmo Museoa
- Kultur Etxeak
- Liburutegiak
- Programazioa: Arte eszenikoak, Musika eta Zinema eta ikus-entzunezkoak
- Festak
- Jaialdiak: Jazzaldia, Glad is the Day, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea, Giza Eskubideen Zinemaldia, Literaktum, dFERIA, DKluba, Poltsiko Antzerkia eta Argiartean
- Ekoizpena