Albiste honetan Donostia Kulturako guneen 2023-2024 ikasturteko ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hau irailaren 7an sartuko da indarrean. Bitartean, udako ordutegia dugu martxan; erreparatu ere matrikulazio ordutegiei (bereziki, irailaren 4tik 6ra). Bukatzeko, aintzat hartu eskoletako opor garaian (gabonetan eta Aste Santuan) ordutegiak beste batzuk izan daitezkeela.

2023.09.04
Aiete Kultur Etxea
Aiete Kultur Etxea

Bulego orokorrak

Erregina Erregeorde 8ko bulegoak (Victoria Eugenia Antzokia) eta Konstituzio plaza 1eko bulegoak: astelehenetik ostiralera, jaiegunetan eta zubietan izan ezik: 9:00-14:00.

San Telmo Museoa eta Urgulleko Historiaren Etxea

San Telmo Museoak ohiko ordutegia mantenduko du. Hau da, asteartetik igandera, 10:00-20:00. Azarotik martxora bitartean neguko ordutegia izango du: asteartetik igandera, 10:00-19:00.

San Telmo Museoko Liburutegia: astearteetan eta ostegunetan, 10:00-14:00 / 16:00-20:00; asteazkenetan eta ostiraletan, 10:00-14.00. Azarotik martxora, liburutegia ere 19:00etan itxiko da. Jaiegunetan itxita.

Urgulleko Historiaren Etxea: irailaren 1etik urriaren 29ra arte larunbat eta igandeetan (11:00-19:00) zabalduko ditu ateak, estropada-igandean (irailak 10) izan ezik. Azarotik udaberrira erabat itxita egongo da.

Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatilak

Programazioaren arabera joango dira leihatiletako ordutegiak egokitzen.

Victoria Eugeniako leihatila egunero zabalik: 11:30-13:30 / 17:00-20:00. Ikuskizuna beranduago hasiz gero, leihatila hura hasi arte egongo da zabalik. Eta lehenago hasiz gero, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago irekiko da.

Antzoki Zaharreko leihatila:

  • Bertan ekitaldirik ez bada: astelehenetik ostiralera: 11:30-13:30.
  • Bertan ekitaldiren bat bada: 11:30-13:30 / 17:00-20:00. Ikuskizuna beranduago hasiz gero, leihatilak hura hasi arte egongo dira zabalik. Eta lehenago hasiz gero, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago irekiko da.
  • Egun hauetan itxita egongo da: irailak 4, 5, 11, 12, 18, 19, 20 eta 21.
  • Adi Zinemaldiari: irailaren 22tik 29ra, soilik akreditazioekin loturiko kontuetarako egongo da zabalik.

Kultur etxeak eta liburutegiak

2023-24 ikasturteko matrikulazio ordutegiei dagokienez, kontsultatu lotura batez ere irailaren 4tik 6ra bitartean.

Aiete Kultur Etxea: asteartetik ostiralera, 16:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00; igandeetan, 10:00-14:00. Astelehenetan eta jaiegunetan itxita.

Amundarain Mediateka (Martutene): astelehenetik ostiralera, 17:00-20:00, jaiegunetan eta zubietan izan ezik.

Casares eta Tomasene kultur etxeak:

  • Casares astelehenetik ostiralera (10:00-14:00 / 16:00-20:30) egongo da zabalik. Jaiegunetan eta zubietan itxita.
  • Tomaseneri dagokionez, astelehenetik ostiralera (10:00-14:00 / 16:00-20:30); zubietan eta larunbatetan (10:00-14:00 / 16:30-20:00). Jaiegunetan itxita.

Egia Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera zabalduko da: 10:00-14:00 / 16:00-20:30. Jaiegunetan eta zubietan itxita.

Ernest Lluch Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan eta zubietan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Jaiegunetan itxita.

Intxaurrondo Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30. Jaiegun eta zubietan itxita.

Larratxo Liburutegia: astelehenetik ostiralera, 16:30-20:00. Jaiegun eta zubietan itxita.

Larrotxene Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30. Jaiegun eta zubietan itxita.

Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder): astelehenetik ostiralera, 10:00-20:30; larunbatetan eta zubietan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Jaiegunetan itxita.

Liburutegi Nagusiko Haur Saila (Fermin Calbeton 25): astelehenetik ostiralera, 16:00-20:00; larunbatetan eta zubietan, 10:00-14:00. Jaiegunetan itxita. Ordu horietaz gain, Haur Liburuaren Dokumentazio Guneak (eraikin berean dagoena) astelehenetik ostiralera ere zabalduko ditu ateak goizez: 10:00-14:00.

Loiola Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30. Jaiegun eta zubietan itxita.

Lugaritz Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30. Jaiegun eta zubietan itxita.

Okendo Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30. Larunbatak eta zubiak: 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Jaiegunetan itxita.

Urgulleko Damen Bateriako Liburutegia: abuztuaren 31n ateak itxi eta ikasturtean zehar ez da zabalduko.