Ikusle Eskola: Paraíso de los negrosCurro Velázquez-Gaztelu
2024 azaroak 8
Ostirala
19:00-20:00
Doan
Gaztelania
Matrikulazio epea amaitu da
Ikusle Eskolak herritarren eta ikuskizunen arteko zubiak landu nahi ditu. Kasu honetan, azaroaren 9an Victoria Eugenia antzokian izango den Paraíso de los negros lan koreografikoaren sortzaile María Pagésen lanera gerturatzeko aukera eskainiko du. Curro Velazquez-Gaztelu-k gidatutako ikusle eskolan, María Pagésen ibilbidea artistikoa ezagutu, ulertu, eta Paraíso de los negros lanaren sormen prozesura gerturatzeko aukera izango da. Horrela, Victoria Eugenia Antzokian azaroaren 9an izango den Paraíso de los negros lana modu sakonean gozatzeko tresnak eskainiko ditu ikusle eskolak.
Oharra
Sarrera doakoa da. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira urriaren 31ko 11:30etatik aurrera, webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan. Bi sarrera gehienez pertsona bakoitzeko.