© Jan Welters / Funnybones
Musika

ZazDonostia Kultura + Zouave+ Anthakarana presents

2024 abenduak 5 • 19:30

45 €

Victoria Eugenia Antzokia

Sarreren salmenta: urriak 1 • 12:00

Irailaren 27ko oharra

DK bazkideentzako aurresalmenta amaitu da. Sarrera gehiago balego, urriaren 1eko 12:00etatik aurrera jarriko dira salgai.

Zaz frantses abeslariak egundoko ospea du Frantzian eta handik kanpora. Haren abestiak mundu guztian entzuten eta ezagutzen dira. Zazek beste inork ez bezala fusionatzen ditu Frantziako chanson famatua eta jazz manouche deitua, swing eta freskotasun erakustaldi bikainak eginez. Iparraldean egoitza zuen Izar-Adatz orkestran eman zituen Zazek lehen urratsak abeslari gisa, haiekin zaildu zen Frantziako hego-mendebaldeko herri-jaietan zehar. Gero, Parisa egin zuen jauzi eta Montmartreko kaleetan hasi zen abesten, non berehala erakarri baitzuen oinezkoen arreta. 2010ean argitaratu zuen lehen diskoa, Je veux abestia –bere lehenengo arrakasta handia– barruan zuena.

Zazek estudioko seigarren diskoa grabatzen duen bitartean, Europan zortzi kontzertu intimo iragarri ditu, Victoria Eugenia Antzokiko hau tartean.

© Jan Welters / Funnybones